Behin atxikitzeko epea amaituta, herritarrek bonu horiek trukatu ahal izango dituzte urriaren 16tik azaroaren 30era inguruan agortu arte. Aurrekoetan bezala, pertsona bakoitzak sei deskontu-bonu erosteko eskubidea izango du, bost euroko balioagaz. Erosketako hamar euro bakoitzeko, bost euroko deskontua aplikatuko da. Azpimarratzekoa da pertsona bakoitzak gehienez ere 30 euro batu ahal izango dituela deskontu-bonu horiakaz. Ostalaritza-establezimendu batean edo batean baino gehiagotan erabili ahal izango dira, eta erosketa bakarra edo hainbat erosketa egin ahal izango dira. Gogoan izan pertsona bakoitzak bere NANagaz edo AIZagaz bakarrik trukatu ahal izango dituela bonuak.
"Kanpaina berri honekin, Sopelako Udalak tokiko merkataritza eta ostalaritza babesten jarraitu nahi du, sopeloztarrek zein bisitariek herrian kontsumoaren aldeko apustua egin dezaten, etekin ekonomiko onuragarria lortuz gainera", nabarmendu du Toki Garapen Departamenduko zinegotzi Eder Garziak.