Gogoratu behar da aurtengo apirilaren erdialdera obra-zuzendaritzak, obra egiteko epea sei hilabetez luzatzeko eskatu zuela hasierako epea amaitu baino bi aste lehenago. Hala ere, horretarako kontratatutako enpresak bere garaian ez zuen eskatu kontratua aldatzea, ezta obraren kostua handitzea ere, eta irailean egin du, obra amaitzeko hilabete eta erdi eskasera.
Gaur egungo gobernu-taldeak adierazi duenez, "obraren kostua handitzea justifikatuta dago", eta Udalak "gainkostu horretaz arduratzea" beste erremediorik ez du, obra geldiarazi gura ez bada. Hala ere, obra-zuzendaritzarako kontratatutako enpresaren erantzukizun zehatza baloratzen ari dira aurreikuspen-akatsetan.
Era berean, Sopelako alkate Guruzne Carrassonek azpimarratu zuen "zein garrantzitsua eta positiboa den herriarentzat zentroaren erdi-oinezkotzea"; izan ere, sopeloztarren bizi-kalitatea handituko da, herriaren erdigunea "leku erakargarriagoa" bilakatuz, "pertsonak erdigunean jarriz, eta ez autoa".
Hala ere, alkateak hobetu beharreko alderdiak ikusten ditu: "Aurreko legealdian esan genuen bezala, zentroa erdi-oinezkotzean jartzeko proiektua hobetu daiteke, eta hori lehentasuna izango da legegintzaldi honetarako: pertsonen segurtasuna handitzea, zuhaitz eta berdegune gehiago sartzea, bankuak eta hiri-altzarien beste elementu batzuk, hiri-ingurune hau atseginagoa izan dadin".