Berrikuntza garrantzitsuenen artean, azpimarratzekoa da egoitza-baimenik gabe dauden lagunak direla onuradun. Era berean, jaso beharreko laguntzen zenbatekoa handitu egin da eta diru-laguntza horiek jasotzeko soldata tarteak eguneratu dira, lehen laguntza horietatik kanpo zeuden kolektiboak barne hartzen saiatuz. Gizarte Ekintzako zinegotzia den Arantza Bilbaoren hitzetan, "gobernu taldea eta udal teknikariak saiatuko dira hainbat arazo eta kolektibo barne hartuko dituen diru-laguntzen deialdi integratzaileago bat garatzen".
Halaber, deialdiak laguntza-ildo ezberdinak biltzen ditu: alokairua, pobrezia energetikoaren aurkakoa, arrakala digitala eta eskola-materiala.
Alokairurako laguntzei dagokionez, diru-laguntza lerro bat sortu dute Gaztelagun-en laguntzak jaso ezin izan dituzten 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Gainera, 36 urtetik gorakoentzako beste lerro bat ireki dute Eusko Jaurlaritzak edo Mankomunitateak laguntzak emateko ezarritakoak baino soldata-tarte handiagoak dituztenak. Azkenik, egoitza-baimenik ez duten pertsonei laguntzea proposatu dute, alokairu-prezioaren muga hilean 800 eurotik hilean 1.000 eurotara igota. Era berean, laguntzaren zenbatekoa hilean 250 eurotik hilean gehienez 300 eurora igo dute.
Pobrezia energetikoaren harira, soldata-tarteak egokitu dituzte eta 36 urtetik gorakoentzako alokatzeko laguntzak eguneratzen diren moduan eguneratu dituzte. Gainera, egoitza-baimenik gabe dauden pertsonak ere onuradun-egoerara zabaldu dituzte. Diruz-laguntzeko gehienezko ehunekoa handitu dute 500 euroko muga ezarriz, betiere gastuaren % 75 gainditu gabe.
Arrakala digitalaren auziaren inguruan, soldata-tarteak egokitu dituzte eta diru-sarreren gehienezko mugak GLLetarako jasotakoetara eguneratuko dira. Hala, gailu motaren prezioaren gehienezko zenbatekoa mugatu dute, gailu bakoitzerako laguntza handituz.
Bukatzeko, ikas-materialari dagokionez, soldata-tarteak egokitu dituzte, diru-sarreren gehienezko mugak GLLetarako jasotakoetara eguneratuz, eta laguntza 2022ko ekitaldian ikasteko laguntzarik jaso ez duten pertsonei mugatzen zaie.
Eskabideak Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean (Sabino Arana kalea, 1) eta bide telematikoz aurkeztu beharko dira, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.