Sopelako Kuadrillak taldeak Musikaren Eguna ospatuko du azaroaren 18an

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 26a, 12:55

Sopelako Kuadrillak taldeak antolatu du egun berezia. © SOPELAKO KUADRILLAK

Zuzeneko musika sustatzeko eta musika talde lokalak bultzatzeko helburuagaz, azaroaren 18an, zapatuan, musikaren eguna antolatu du Sopelako Kuadrillak taldeak. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute Sopelako kaleak "berriz ere kolorez eta alaitasunez betetzeko". Bazkarian izena emateko, kuadrilla bakoitzak mezu bat bidali beharko du sopekoor@gmail.com helbidera azaroaren 14a baino lehenago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun