Sopelako Udalagaz aldez aurretiko hitzordua hartzeko sistema berria martxan dago

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 30a, 15:29

© SOPELAKO UDALA

Gobernu Taldearen lehentasunezko helburuen artean dago Sopelako Udala herritarrengana hurbiltzea. Hori lortzeko, aldez aurretik hitzordua hartzeko sistema bat jarri du martxan. Horren helburua ez da eskaerak egiteko edo prozedurak hasteko legez ezarritako bitartekoak ordezkatzea, baizik eta irisgarritasun instituzionala indartzea, udalerriko bizilagunen eta Udalaren artean zuzeneko komunikazio-kanal berri bat sortuz.

Eguazten goizetan honako agenda hauek egongo dira eskuragarri: alkateagaz hitzordua, Guruzne Carrasson; aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua hirigintzako zinegotziargaz, Mikel Tapia eta aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua Unai del Burgo herritarren segurtasuneko zinegotziagaz.

Eguaztenean joaterik ez balego, telefonoz deitzeko eska liteke, hala badagokio, ordutegi berri bat adosteko. Beste ordutegi bat eskatzeko, dagokion agendan erabilgarri dauden hitzorduetako bat gordeko da, eta “gaia” atalean adieraziko da.

Eguen goizean Toki Garapeneko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzi Eder Garciaren agenda egongo da eskuragarri. Aurretiko hitzordua eskatzeko moduak: Aurrez aurre, Udaleko edo Larrabasterrako jendearen arretarako udal-bulegoetan, telefonoz 944 065 500 edo luzapenetan 100/104/105/60 eta Internet bidez, esteka honetatik (ez du identifikazio elektronikorik behar).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun