Sopelako Udalak Iberreko ikasleak animatu gura ditu Sopelbusa erabili dezaten

Nahia Martinez Gondra 2023ko aza. 3a, 16:38

Sopelbusa © SOPELAKO UDALA

Atxabiribil, Ingesta eta Arrietara aldean bizi diren ikasleek nahiko urruti dute Iberreko institutua. Horregatik, Sopelako Udalak ikasleak animatu gura ditu Sopelbusa erabiliz euren joan etorriak errazteko.

Hurrengoak dira ordutegiak:

Goizeko 08:00etan Atxabiribileko aparkalekutik irten eta minutu gutxi batzuetan Sopelako kanpinetik, Itxasaldetik (Skate Park sarreran) eta Arrietara etorbideko errotondatik pasatzen da Sopelbusa. 08:10ean Sopelako anbulategian jeitsiz gero, pare bat minututan Iberren egon daitezke ikasleak, 08:30ean klasera sartzeko.

Bazkal ostean, Sopelbusa anbulategitik 15:15ean pasatzen da kontrako norabidean, minutu gutxi batzuetan Atxabiribilera helduz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun