Udalarentzat lehentasuna da herriko argiteria hobetzea. Hala, genero ikuspegia duen hirigintza kontuan hartuta, argiteria-sarea hobetzeko hainbat jarduera egingo dituzte udalerriko zenbait puntutan. Kokapenak honakoen arabera zehaztu dira: herritarren erreklamazioak eta kexak, udal-zerbitzu teknikoek eta mantentze-lanez arduratzen den enpresak ikusitako beharrak, eta talde politikoen eskaerak.
Oro har, bi motatako lanak egingo dituzte. Alde batetik, elizaren atzealdean, eta Iberrebarri plazan. Azken honetan, bakuluen altuera handituko dute, dauden buruak berrerabiliz, eta proiektore berri batzuk gehituko dizkiote. Halaber, Urezarantza haur-parkean gauza bera egingo dute. Bestetik, 35 argi-puntu berri jarriko dituzte Guzurmendiko bidegurutzean, Mendieta Bidean, Gaminiz kalean, Itsasbide-Hondartza biribilgunean eta Estratakoetxe, Ondargane eta Argiñena parkeetan, txostenean antzemandako premien arabera banatuta.
Hala, Udalak guztira 154.000 euro bideratuko ditu jarduera hauek egiteko, eta 2 hilabeteko egikaritze-epea izango dute. Obra Emartin Facilities S.A. enpresari esleitu zaio jada, eta pasa den astean hasi ziren lanakaz.