Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 9/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen da non aurkez daitezkeen:
a) Sopelako Udalaren erregistro elektronikoan.
b) Posta-bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan.
c) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
d) Sopelako Udalak erregistro-gaietan laguntzeko dituen bulegoetan, 09:00etatik 13:30 arte.
e) Indarreko xedapenek ezartzen duten beste edozeinetan.
Parte‑hartzea bultzatzeko, Sopelako Udalak dei egiten die herritar guztiei batzar publiko irekira etortzeko, azaroaren 23an, arrastiko 19:00etan, udaletxeko sarreran. Halaber, batzarraren helburua izango da hainbat informazio ematea ordenantza‑proiektuaren alderdi adierazgarrienei buruz.