Sopelan Euskararen Nazioarteko Eguna bertsoakaz, musikagaz eta antzerkiagaz ospatuko dute

Ander Zarraga 2023ko aza. 20a, 12:49

Xabi Aburruza trikitilariak kontzertua eskainiko du zapatuan, abenduaren 2an, Sopelako frontoian. © XABI ABURRUZAGA

Abenduaren 3a gero eta hurbilago dago, eta egun horretan eskualdeko udalerrietan euskararen erabilera sustatzeko egingo dituzten ekimenak iragartzen hasi dira. Sopelan, Kulturaldia 2023 eta Euskararen Nazioarteko Eguneko jarduerek bat egingo dute abenduaren 1etik 3ra egingo dituzten bertso-saioa, kontzertua eta antzerkiagaz.

Egitaraua:

  • Abenduak 1, barikua:
    • 20:00etan, Kulturaldiko bertso-saioa: Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Imanol Uria, Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Haritz Urrutikoetxea. Kurtzio kultur etxean.
  • Abenduak 2, zapatua:
    • 20:00etan, kontzertua: Xabi Aburruzuaga Band, Aurrez aurre dantza emanaldia, Sopelako frontoian.
  • Abenduak 3, domeka:
    • 18:00etan, antzerkia: Kelonia eta itsasoa, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzko abesti itxurako istorioa. Sarrera 4/5 euro.Kurtzio kultur etxean.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun