Lanak Sopelako Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu behar dira. Astelehenetik barikura: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Asteburuetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 6tik 10era itxita egongo da.
Aurkezteko erari dagokionez, marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutun-azal itxi baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, adina, helbidea eta telefonoa).
Guztira, hiru sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bat, abenduaren 24an udaletxeko plazan, arrastian, Olentzero eta Mari Domingi gauaren ospakizunean. Marrazki irabazleetako bat Gabonetako postalaren irudia izango da eta Olentzero eta Mari Domingi gaua iragartzeko erabiliko da.