Abenduaren 27ra arte izen emateek 3 euro balio dituzte, eta epez-kanpokoek 5 euro. Halaber, Batutako diru guztia, Zaporeak Elkarteari emango zaio. Dortsalak abenduaren 27an eta 28an jaso behar dira.
Gainera, sariak egongo dira parte-hartzaile guztientzako, eta lasterketa mozorrotuta egiten dutenentzako, opari bereziak. Era berean ez da dirurik ezta garaikurrik ere egongo lehenengoentzat. Lasterketa amaitu bezain laster, oparien zozketa egingo dute.
600 parte hartzaile egon daitezke eta hurrengo kategoriak egongo dira: txikiak 0-7 urte, 400 metro; gazteak 8-14 urte, 800 metro eta nagusiak 15-99 urte, 4000 metro.