Abenduaren 21ean, gaztainak banatuko dira Udaletxeko plazan, 17:30etik aurrera; abenduaren 22an, txokolate banaketa egingo dute Udaletxeko plazan, 19:00etatik aurrera; abenduaren 23an, batukada ibiltaria, 12:30etik 14:00etara; abenduaren 29an, Elektrotxaranga Orkestra 18:00etatik 20:00etara, eta abenduaren 30ean, diskofesta txikia, photocallagaz Udaletxeko
plazan, 12:00etatik 14:00etara.
Toki Garapeneko zinegotzi Eder Garciaren hitzetan, "ekimen hauek Gabonetan udalerria leku erakargarriagoa bihurtu gura dute eta bide batez tokiko merkataritzari lagundu". Gainera, "txikienei" arreta berezia eskaini zaie, haientzat diseinatutako jarduera ezberdinen bidez. "Elkarlan hau garapen ekonomiko iraunkorragaz eta gure tokiko nortasuna indartzeagaz dugun konpromisoaren erakusgarri argia da", adierazi du Garciak.