Gaur goizean, hainbat hedabidek zabaldu dute 6.000 litroko gasolio lapurtu dituztela Sopelako Ander Deuna ikastolan. Ildo horretan, hezkuntza-zentro horretako Zuzendaritzak HIRUKAri jakinarazi dio ez dela lapurretarik izan, baizik eta galera bat. Ihesaldi hori detektatu zutenetik, gainera, dagozkien jarraibideak segi eta dagokien profesional eta teknikoakaz lanean ari direla azpimarratu dute ikastolako iturriek.
Ildo horretan, arduradunek azpimarratu dute uneoro ikasleen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea izan dutela helburu, "eta hau momentu oro bete dugu". Hala, jakinarazi dute egoera kontrolpean dagoela eta ez dagoela inolako arriskurik bertan dauden guztientzat.
Azkenik, informatu dute Gabonetako oporretatik bueltatu ziren lehenengo egunetik dagoela martxan berogailu-zerbitzua: "Gure ikasleak ez dira kalefakziorik gabe egon inongo momentuan".