Pertsona hori kableak eramaten antzeman eta gero, polizia-ikerketak hasi ziren haren jatorria argitzeko. Hala, egiaztatu ahal izan zuten Barrika udalerriagaz muga egiten duten bi eremutan, San Andres ermitaren ondoan eta Mendieta kalean, kutxatilak ireki zirela eta inguruko argiteria publikoa hornitzen zuen lur-kablea moztu zela.