Inauterietako Mozorro Lehiaketan kategoria bakarra “taldea” izango da, eta gutxienez hiru pertsona hartuko dira taldetzat. Izen-emateak urtarrilaren 29tik otsailaren 8ra bitartean egingo dira, honela: erantsitako fitxa duen mezu elektroniko bat bidaliz info@sopela.eus helbidera, “mozorro lehiaketa” gaiagaz; Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, zapatu eta domeketan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Halaber, ezinbestekoa da parte-hartzaileen kopuru zehatza adieraztea otsailaren 8rako, 20:00ak baino lehen.
Informazio gehiago hemen.