Orain arte, Sopelako Udaleko datu-basean agertzen direnei deiak egiten aritu dira. Deia jaso ez baduzu edo zure jarduerari, helbideari, telefonoari, posta elektronikoari eta ordutegiari buruzko oinarrizko informazioa eman nahi baduzu, parte hartzera gonbidatzen ditu Udalak. Hala, harremanetan jar zaitezke enplegu@sopela.eus helbidearen bidez edo 944 065 500 telefonora deituta (110 luzapena).