Ur hornikuntzaren behin-behineko etenaldia egongo da bihar Sopelan

Nahia Martinez Gondra 2024ko urt. 23a, 11:48

Instalazioen mantenamendu lanak direla eta, Sopelako Udalak jakinarazi du uraren hornidura aldi baterako etengo dela bihar, urtarrilak 24, goizeko 09:00 etatik 14:00etara. Kaltetutako eremuak hurrengoak dira: Antzar Potzu kalea 1; Sabino Arana kalea 35, 39-B, 39, 41, 41-B eta Lizarre kalea 1, 3, 5, 7, 7-1, 9, 1. Nahi izanez gero, herritarrak BBUPko Udal Sareen Zuzendariordetzagaz harremanetan jar daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun