Instalatuko duten beste berrikuntza bat laster hiri-altzari bat izango da: Akilino Arriola eta Landa Doktorea kaleen arteko bidegurutzean jarriko dute, eta, modu horretan, inguru horren momentu oroko egoerari buruzko informazioa emango zaie biztanleei. Hala, pilaketarik izanez gero, gailu horrek Enrike Urrutikoetxea kaletik jarraitzeko gomendatuko die bizikletariei eta ibilgailuei. Era horretan, igarobide pilatuan sartzea saihestu eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuko dute.
Emaitzak aztertzean, Sopelako ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza harmoniatsua sustatuko duten neurri estrategikoak ezartzeko oinarriak eraikiko dituzte. Modu horretan, xedea da Akilino Arriola ingurua oinezkoentzako ingurune egokiago eta abegikorragoa bihurtzea.
Sopelako alkate den Guruzne Carrasson alkatea "gogotsu" agertu da ekimenagaz: "Gure herritarren bizi-kalitatea hobetzen duen berrikuntzarekin konprometituta gaude. Alertum-ekiko lankidetza horri esker, hiri-mugikortasuna kudeatzeko irtenbide aurreratuak azter ditzakegu, funtsezkoak baitira ingurune seguruagoak eta eraginkorragoak sortzeko gure ahaleginean".
Halaber, prototipoa 2024ko martxora arte instalatzeak ez dakarkio inolako gasturik Sopelako Udalari. Hauek dira proiektuaren bazkide diren enpresak: Leycolan, Digital Future, Dynicon eta Urbabil; eta horiekaz batera Tecnalia ere.