Antolatzaileek gogorarazi dute ezinbestekoa dela epe barruan izena ematea, izan ere, ez dituzte inskripziorik onartuko aldi horretatik kanpo. Hala, dortsalak udal-igerilekuan banatuko direla jakinarazi dute, martxoaren 21ean eta 22an, 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, herriko udaletxean ere banatuko dituzte martxoaren 23an, 10:00etatik 12:00etara.
