Datorren martxoaren 21ean, euskararen aldeko lasterketa ezaguna den Korrika Sopelatik igaroko da. Horregatik, Sopelako Korrika Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Domeka honetan, otsailaren 25ean, musikaz gain herrian zehar zirku bira bat egingo dute, nagusiak zein umeak entretenitzeko. Gainera, Korrikako materiala erosteko aukera ere izango da, hala nola petoak, arropa eta gehiago.
