Sopelako Toki Garapeneko zinegotzi Eder Gardiak nabarmendu du azken hamarkadetan, Sopela LGTBIQ+ komunitatearentzako "helmuga abegikor eta lagunkoi gisa" azpimarratu dela Kantauri isurialdean. "Horregatik, funtsezkotzat jotzen dugu komunitate honekin dugun konpromisoa ofizialki adieraztea Queer Destinations nazioarteko ziurtagiria eskuratzean. Harro gaude bereizgarria erakusteaz".
2018az geroztik, Gorrotorik Gabeko Eremu izendatu zuten Sopela, eta, beraz, publiko anitz bati zerbitzua emateko diseinatuta daude haren instalazioak. "Sopelan, askatasunen defentsarekin konpromiso sendoa dugu, eta gure bulegoak beti izango dira babesleku abegitsuak beren sexu-orientazioagatik, arrazagatik, erlijioagatik edo desgaitasunagatik kaltebera senti daitekeen edonorentzat, besteak beste", azpimarratu du zinegotziak.
Halaber, Sopelako Turismo Bulegoak zerbitzu eta produktu turistikoen kalitatearen Q saria du 2009. urtetik: turismo-enpresei eta -zerbitzuei zuzendutako kalitate-ziurtagiria da, turismo-sektore nazionalaren kalitate-zigilurik garrantzitsuena dena.