Dominguezek emaitza onak lortu ditu orain arte, eta horri esker, erraz ari da bere txandak gainditzen. Atzo, 7.17 eta 5.67ko balioa duten bi olatu eskuratu zituen, eta 12.84ko puntuazioagaz hirugarren kanporaketarako sailkapena lortu zuen. Gainera, horri esker, Dominguez lidergoa ere lortu du, Puerto Ricoko Brian Toth (12.00), Marokoko Teva Bouchgua (8.67) eta Norvegiako Noa Storhaug (8.60) surflarien aurretik.