BPXport enpresako beharginek adierazi dute balitekeela adierazi dituzten egunetan zerbitzua etetea edota ezin irekitzea.
Bizkaiko kiroldegietako azpikontratatutako langileek abenduan eta urtarrilean daborduko hainbat greba egun egin zituzten euren lan-eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Oraingoan, Sopelako kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresak hurrengo greba egunak iragarri ditu: otsailak 28 eta 29 eta martxoaren 4, 5 eta 9 egunak. Hala, "bidezko hitzarmen probintzial batengatik" borrokan diraute: azpikontratatutako langileen hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen eta ordutik negoziazioan daude hitzarmena berritzeko.
BPXport enpresako beharginek adierazi dute balitekeela adierazi dituzten egunetan zerbitzua etetea edota ezin irekitzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!