2013ko abendutik Stop Sanfilippo Fundazio Nazionala eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea batera lanean ari dira gaixotasun horri sendabide bat aurkitzeko eta EAE osoan ezagutarazteko. Sanfilippo sindromea nerbio-sistema zentralari eragiten dion gaixotasuna da: endekapenezkoa, genetikoa eta sendaezina. Haurren Alzheimerra bezala ezagutzen da, narriadura kognitiboan dituen antzekotasunengatik. Gordailu lisosomaleko gaixotasunen taldekoa da eta eragindako haurrek gaitasun kognitiboak pixkanaka galtzen dituzte.
Tapoi-edukiontziak, pertsonalizatuak eta gris kolorekoak, estrategikoki herriko puntu ezberdinetan kokatuta daude, herritarren parte-hartzea errazteko. Hurrengo lekuetan aurki daitezke: udaletxean (turismo bulegoaren aurrean), Larrabasterran (Urgitxieta plazan, Uribe Kostako Mankomunitatearen bulegoaren ondoan), Arrietara (Solondota eta Arrietara kaleen arteko bidegurutzean, Indian tabernaren ondoan) eta Atxabiribilen (lurpeko edukiontzien eta autobus geltokiaren ondoan).
Edukiontzi horietan, etxean erabiltzen diren hainbat artikulutatik datozen plastikozko tapoiak edo estalkiak utz daitezke, hala nola ur-botilatxoak, freskagarriak, jogurt-ontziak, tetrabrikak, kafe-poteak, olioa eta lurrinak, besteak beste.