Landutako txosten horren arabera, inausketak adarrak eror ez daitezen lagunduko du, eta kalteak izateko arriskua gutxituko du haize bortitzen edo ekaitzen kasuan, horiek ohikoak direlako udalerrian.Halaber, Udalak jakinarazi duen beste onura bat da belardietan argia sartzen uztea: "Soropilik ez zegoenez, benetako barrizalak eta istilak sortzen ari ziren, eta horrek landare-espezieetan onddoak eta gaixotasunak agertzea ahalbidetzen zuen". Beraz, inausketa hori oso beharrezkotzat jo du, haurren eremutik gertu dagoelako eta parke hori herriaren erdi-erdian dagoelako.
Egindako lanak hurrengoak dira: laurus nobilis espezieko oin batzuk moztu dira, lehia handia sortzen ari zirelako haien artean. Ondorioz, espaloiko baldosak altxatuta zeuden, enborraren malformazioak sortzen zituzten eta usteldurak eta zuloguneak zeuden. Arriskutsua zen oinezkoentzako eta ibilgailuak aparkatzeko eremutik oso gertu zegoelako.
Gainera, hispaniar platanus espezieko bi zuhaitz inausi dituzte egituran, altuera murriztuz eta egitura haurren eremuak ezarritako mugetara egokituz. Neurri horren helburua da haurrak hain ugariak diren aisialdi-eremu batean adarrak erortzeko arriskua murriztea. Era berean, platanoetako bat quercus ilex espezieko ale bat inbaditzen ari zen, eta horrek argiaren bila behar ez bezala haztea ekarri zuen.
Laster, morus alba espeziearen aleak inausteko eta aireztatzeko asmoa dago, adar lehor asko baitituzte. Behean dauden adar batzuk ere kenduko dituzte, bizilagunak ez oztopatzeko.
Sare-sozialetan sortu den egoerari erreparatuz, Sopelako alkatea den Guruzne Carrassonen hitzetan funtsezkoa da eztabaida horiei zorroztasunez eta espiritu eraikitzaileagaz ekitea, "betiere inplikatutako alde guztiekiko errespetuz eta begirunez, udal zerbitzuetako langileen (kasu honetan, lorezaintza-zerbitzuko langileen) lana eta erantzukizuna balioetsiz".