Ezinbestekoa da eskabideakaz batera curriculum vitae bat aurkeztea, edukia egiazkoa dela egiaztatzen duen dokumentazioagaz batera. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte: Espainiar Estatuko NANa izatea, adinez nagusia izatea eta funtzio judizialerako fisikoki edo psikikoki ezinduak diren pertsonak, errehabilitaziorik gabeko dolozko delituagatik kondenatuak, absoluziorik gabeko dolozko delituagatik auzipetuak edo erruztatuak edo largespen-autoa dutenak, eta eskubide zibilak erabat egikaritzen ari ez direnak barne hartzen dituen ezgaitasun-kausan sartuta ez egotea.
Beren agintaldian, ordezko bake-epaileak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 389. artikulutik 397. artikulura bitartean ezarritako bateraezintasun- eta debeku-araubidearen mende egongo dira, aplikagarri zaien guztian. Hala ere, bateragarritasuna izango dute irakaskuntzako, ikerketa juridikoko eta aholkularitza juridikoa eskatzen ez duten eta beren betebehar judizialak oztopatzen ez dituzten jarduera profesional edo merkataritzakoetarako.Epearen azken eguna zapatua, domeka edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera aldatuko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrera aipatutako ordutegian.