'Hau ez da gerra bat' euskarazko antzezlana taularatuko dute barikuan Sopelan

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 18a, 10:39

Minaren erroen bila egindako arkeologia-lan gisa deskribatzen dute sortzaileek.

Thusia eta Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainia arabarrek sortutako Hau ez da gerra bat antzezlana Sopelako Kurtzio kultur etxera helduko da bariku honetan, martxoaren 22an, arrastiko 20:00etan. Hala, minaren inguruan "gordintasun osoz" hitz egingo dute pieza honetan, minaren erroen bila egindako arkeologia-lan gisa deskribatzen baitute sortzaileek. Sarrerak leihatilan bertan erosi ahal izango dira edo, bestela, aurretik, webgunean.

Zeintzuk dira haustura sentimental baten eta gerra baten arteko loturak? Erantzun horren bila abiatuko dira obra honetako pertsonaiak. Aiora Sedano, Gabriel Ocina eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuztuko dituzte pertsonai horiek. Halaber,  Mikel Ayllonek idatzi eta zuzendu du obra, ATX Teatroaren eszenografian aritu da, Betitxe Saituaren jantziakaz eta Igor Arzuagak sortu du lan honetarako musika.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun