Sopelako metroaren maiztasuna handitzeari buruzko mozioa bozkatuko dute gaurko osoko bilkuran, besteak beste

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 26a, 09:26

Sopelako metroaren maiztasunak eztabaida sortu du aspalditik herritarren artean. © SOPELAKO UDALA

Gaur, martitzena, Sopelako Udalaren osoko bilkura egingo da eta besteak beste, honako gai garrantzitsuak bozkatuko dira: lonjak etxebizitza bihurtzeko udal ordenantza, lorezaintza-zerbitzuaren lizitazioa, Udal Erregelamendu Organikoa berrikustea eta metroaren maiztasuna handitzeari buruzko mozioa. 18:30ean izango da, udaletxeko osoko bilkura aretoan.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun