Izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada zozketa bidez esleituko dira plazak. Beharrezkoa izanez gero, zozketa maiatzaren 20an egingo da 12:00etan Kurtzio kultur etxean. Halaber, txanda eta udaleku mota berean izena eman duten neba-arrebak batera sartuko dira zozketan. Plazak zozkatu behar izatekotan, eskatzaile bakoitzari gehienez txanda bat egokituko zaio udaleku mota berean.
Onartutako partaideen zerrendak maiatzaren 27an argitaratuko dira Udaleko webgunean. Udalekuetan parte hartzen dutenek kreditu txartelagaz ordaindu beharko dituzte plazak eta hori egiteko epea maiatzaren 31tik ekainaren 4ra izango da. Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero, info@sopela.eus helbidera e-mail bat bidali beharko da ekainaren 4a baino lehen. Ordaintzeko eta uko egiteko epea amaitu ondoren, ordaindu edo uko egin gabeko plazak baja automatikoak izango dira.
Halaber, udaleku bakoitzak bilera ezberdinak izango ditu Kurtzio kultur etxean: Summer camp, ekainaren 4an , arrastiko 19:00etan; Musikaz Blai, ekainaren 5ean, arrastiko 19:00etan; Surf udalekuak, ekainaren 6an, arrastiko 19:00etan eta Udaleku irekiak, ekainaren 7an, 1.eta 2. txandak arrastiko19:00etan, eta 3.eta 4. txandak arrastiko 20:00etan.
Udaleku bakoitzaren informazio gehiago, hemen.