Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak eta bertsolariak, 11:30ean lehiaketari hasiera emateko. AEKako antolatzaileek azaldu bezala, "goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen". Ondoren, bazkaria egongo da Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arrastian, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Manex Agirreren bertsoak lagun dituztela jokatuz.
Halaber, parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.
