Hurrengoak dira betekizunak eta hautaketa-prozesua:
- Bizilekua Sopelan izatea: taldeko kide batek, gutxienez, Sopelan erroldatuta egon beharko du.
- Materiala ematea: talde bakoitzak biografia bat, CD/USB bat edo online musika-plataformetarako esteka bat (Bandcamp, YouTube, Spotify...) eman beharko du, baita harremanetarako telefono-zenbaki bat eta posta elektroniko bat ere.
- Zozketa eta hautaketa: beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo da eskatzaile guztien artean. Aukeratutako taldeek San Pedro edo Karmengo jaietan jotzeko aukera izango dute.
- Euskararen erabilera: euskararen erabilera musikan eta taldearen aurkezpenean positiboki baloratuko da.
- Emakumeen presentzia: lehentasuna emango zaie emakumezko kideak dituzten taldeei.
- Aurreko parte-hartzaileak baztertzea: 2022 eta 2023 urteetako deialdietan parte hartu ez duten taldeak lehenetsiko dira.
Materiala aurkezteko azken eguna maiatzaren 12a, domeka, izango da. Aurrez aurre egin daiteke Sopelako Kurtsio kultur etxean (Mendieta 11) edota posta elektronikoz kultura@sopela.eus.
Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetako kontaktuak hurrengoak dira: telefonoa, 944 065 505 eta posta elektronikoa kultura@sopela.eus.
Ikusi oinarriak osotasunean hemen.