Antolatzaileek diote ezinbestekoa ikusten dutela gizartearen inplikazioa Palestinaren sarraskia salatzeko, "elkartasuna adieraziz eta Israelen kolonialismo basati eta suntsitzailea seinalatzeko". Hala, nabarmendu dute ezin dutela "ez ikusiarena egin", eta horregatik, sopeloztar guztien parte hartzea eskatzen dute maiatzaren 11n egingo den herri-argazkirako.
Egitaraua
Maiatzak 11, zapatua
- 13:30 Khalas! Palestina — Uribe Kosta ekimenaren aurkezpena. Palestinaren egoerari buruzko hitzaldia.
- 14:30 Palestinaren aldeko herri-bazkaria.
- 16:00 Bazkalostea. Kontzertu akustikoa eta mikro irekia.
- 18:45 Palestinaren aldeko herri-argazkia berdegunean.
- 19:00 Sakatu Elektrotxaranga.
- 21:30 Zuriketan Beltz.
- 23:00 Xaukena Xauk.
Bazkarirako sarrerak Internet bidez zein Turismo Bulegoetan eros daitezke.
