Sopelako Udalak, Gizarte Zinegotzigoaren bitartez, lanean jarraitzen du emakumeen ekintzailetza aurrera eramateko eta udalerriko emakumeen arteko batasuna sustatzeko, ideia, proiektu eta enpresa-ekimenen sustatzaileak direlako horiek.
Ekimen berri honegaz, interesa duten pertsonek ekiteko aukerak aurkitu; trebetasunak motibazioak, ideiak eta eragina duten proiektuak aztertu; ekintzailetzaren ekosistema ezagutu eta haien ideiak, jomugak eta proiektua definitzeko prozesuan laguntza izango dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero 946 026 209 telefonoan jar zaitezke harremanetan.