Zinegoak-en bi proiekzio eskainiko dituzte Sopelan, LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna dela eta

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 16a, 12:16

Elkarregaz gizarte inklusiboagoa eta errespetuzkoagoa sustatzeko gonbita egin du Sopelako Udalak. © FREEPIK

LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna da bariku honetan, maiatzaren 17an, eta Sopelako Udalak bat egingo du egun garrantzitsu horregaz, Zinegoak jaialdiaren eskutik. Hala, helduentzako bi saio berezi eskainiko dituzte: maiatzaren 29an film laburren aukeraketa bat aurkeztuko dute eta maiatzaren 30ean dokumental bat. Bi proiekzioak Kurtzio kultur etxean izango dira, arrastiko 19:00etan.

Sopelako Udalak adierazi du euren helburua dela kulturaren bidez, "sexu-aniztasunarekin, identitatearekin eta generoarekin lotutako gaiei buruzko begirada gogoetatsu eta aberasgarria eskaintzea". Hala, biztanleria osoa gonbidatu ditu jarduera horietan parte hartzera, elkarregaz gizarte inklusiboagoa eta errespetuzkoagoa sustatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun