Aste-akabu honetan bertoko kirolaz gozatuko dute Sopelan. Txuri Klubak tokian tokiko surf txapelketa antolatu du kirolzale amorratu guztientzako, sari banaketa eta guzti. Zapatu honetan egingo dute, maiatzaren 25ean eta 18 urte baino gehiago duten pertsonentzako dago zuzenduta. 08:30ean Arriatera hondartzan hasiko dira. Izen emateak: Peña Txuri Surf Eskolan egin daiteke, ptxsurfeskola@gmail.com helbidean edota 688 750 874 telefonoaren bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!