Ekainaren 1etik aurrera Sopelbuseko udako ordutegia hasiko da

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 24a, 10:38

Sopelbuseko ordutegiak, ibilbideak eta geltokiak ezagutarazteko diseinua estreinatu dute, erabiltzaileentzat intuitiboagoa izan dadin.

Ekainaren 1etik aurrera udako ordutegia martxan jarriko dute, eta irailaren 30era arte egongo da indarrean. Ordutegi berriak (udakoak zein negukoak) paperean eskuragarri egongo dira Sopelako turismo bulegoetan. Turismo bulegoaren webgunean eta Udalaren webgunean ere kontsulta daitezke. Informazio hori urte osoan zehar egongo da eskuragarri udalaren webguneetan. Gainera, aurten, berrikuntza gisa, Sopelbuseko ordutegiak, ibilbideak eta geltokiak ezagutarazteko diseinua estreinatu dute, erabiltzaileentzat intuitiboagoa izan dadin.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun