Pasa den eguaztenean, maiatzaren 22an, Sopelako Udalak bilera batera deitu zituen Itsasertz Mugartea, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxoko Udala, Barinatxe hondartzako luiziaren arazoa elkarregaz aztertzeko. Alabaina, udalaz gaindiko erakunde batek ere ez du hartu Barinatxeko egoerari buruzko konpromisorik. Horregatik, subsidiarioki, behin-behineko jarduketa bat egingo du Sopelako Udalak larrialdietarako ibilgailu eta pertsonentzako arrapala egokitzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!