Antolatzaileek azaldu dutenez, goiz osoa egongo dira kolektiboki ehuntzen. Bakoitzak laukitxo bat egingo du, eta gero arduradunek zati guztiak batuko dituzte burusiak egiteko. Horiek, Sopelako egoitzara eramango dituzte, behar dituzten lagunentzako.
Sopelako ehuntzaileen taldeko kideek diotenez, laukitxoak egiteaz gainera, topaketa honen helburua da Itzulbatzeta/Romo eta Barrikako emakumeakaz ere biltzea eta sarea egitea. Gainera, jende gehiago ekintza honetara animatzea espero dute.
