Zipiriñeko eskolan eguzki-plakak jarriko dituzten erabakiko dute maiatzaren 30eko osoko bilkuran

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 29a, 17:31

Sopelako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:30ean, egingo dute bilera.

Bihar, maiatzaren 30ean, maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo dute Sopelako udaletxean, arrastiko 18:30ean. Hala, udalerrirako garrantzitsuak diren hainbat puntu aztertu eta bozkatuko dituzte, besteak beste zenbait proiektu finantzatzeko aurrekontu-aldaketak. 

Proiektuen artean daude hurrengoak: eguzki-plakak jartzea Zipiriñeko eskolan, Bidebieta kalean eta Arrietara etorbidean saneamendu-sareak berritzea, Urgitxieta kaleko trafiko arazoak konpontzeko ekintzak, hobekuntzak haurren jolaslekuetako batzuetan, kirol-instalazioak ikuskatzea eta mantentze-plana eta inbertsioak egitea eta Artaza, Mendieta, Trokabide, Zabalbide, Etxebarri, Iberrota, Arabeta, Gatzarriñe, Enrique Urrutikoetxea eta Olabide kaleetako asfaltatze-lanak.

Aurrekontu-aldaketak hitzartzeaz gain, kaleko garbitasun zerbitzuaren lizitazio berriari buruz ere hitz egingo dute. Sopelako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:30ean, egingo dute bilera. Hala, Udalak herritaren presentzia eta parte-hartzea funtsezkoak direla gogoratu du, betiere herriaren "ongizate eta garapenerako".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun