Sopelako Udalak Urkoren kirol-instalazioen erabilera dibertsifikatu gura du, kirol-erakunde eta -proiektu gehiago gune publiko horren onuradun izan daitezen. Helburu horregaz, eskabideak jasotzeko epea zabalik dago ekainaren 17ra arte. Epe horretan, erakunde eta pertsona interesdunek kirol-jarduerak garatzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako instalazioetan.
Eskabideek agiri hauek izan behar dituzte:
- Eskabide formala: Erakunde edo pertsona eskatzailearen identifikazioa eta dagozkion harremanetarako datuak.
- Jardueraren proiektu xehatua: Urkoko kirol-instalazioetan egin beharreko jarduera deskribatu behar du, gutxienez, haren deskribapen bat, lortu gura diren helburuak, xede-publikoa, jardueren egutegia eta gutxi gorabeherako ordutegia adierazita.
Garrantzitsua da adieraztea eskaerak udal-erregistroan edo Sopelako Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu behar direla, hemen informazio gehiago.