Gertatutakoaren berri izan ostean, Sopelako Udalak bere "tristura eta samina" agertu du, eta doluminak helarazi dizkio gaztearen senide eta lagun guztiei. Gainera, atzo, domekan, inguruan egin zen Kosta Traila zela eta, lasterketako arduradunakaz adostuta, ekitaldian musika eten eta minutu bateko isilunea egin dute omenaldi gisa. Gainera, sariak publikorik gabe banatu zituzten, "familiaren eta sopeloztarren minari errespetua adierazteko".