Martxotik, Sopelako Udala plan estrategiko bat garatzen ari da kirol arloan politika eta estrategia publiko berriak formulatzeko. Plan horrek tokiko eragileakaz hausnarketa partekatua sustatu gura du, udalbatzari arazo nagusiak aztertzen eta udalerriko kirol-eskaintza hobetzeko etorkizuneko aukerak identifikatzen lagunduz. OTSp aholkularitza-enpresa ari da garatzen Kirolaren Plan Estrategikoa, kirolaren kudeaketa publikoa eta aisialdi osasungarria optimizatzen espezializatua.
Hala, tokiko kirol sistemaren diagnostiko eguneratu bat egiten ari da Udala, kirol, gizarte eta ekonomiari dagokionez ekintza plan "proaktibo, eraginkor eta iraunkor" bat zehazteko asmoz. Guruzne Carrasson alkateak nabarmendu du aztertu gura dituztela udaleko kirol-eskaintza, kirol-instalazioen eta -espazioen egoera funtzionala, horietan egindako kirol-jarduera eta erabilera-maila, baita zerbitzuak emateko kudeaketa- eta antolaketa-ereduak ere. "Azken batean, jakin behar dugu nola gauden nora iritsi nahi dugun erabakitzeko".