Sopelako erdigunea erdi peatonala izango da San Pedroko jaietan

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 27a, 10:43

Helburua da pertsonentzako jai-giro erosoagoa eta atseginagoa sustatzea, bide-segurtasuna areagotuz. © SOPELAKO UDALA

Eguen arrasti honetan, ekainaren 27an, Sopelako San Pedro jaiak hasiko dira, eta Udalak Loroño eta Sabino Arana kaleetan trafikoa etetea aurreikusi du, oinezkoei lehentasuna emateko, bide-segurtasuna areagotzeko eta pertsonentzako jai-giro atseginagoa bultzatzeko.

Neurriaren helburua da pertsonentzako jai-giro erosoagoa eta atseginagoa sustatzea, bide-segurtasuna areagotuz, eskualdeko trafiko-fluxua erdigunetik kenduz. Baimenduriko ibilgailuak eta auzotarrak beren garajeetara igarotzea baimenduko da. Mozketak atzo eta gaur arrastian artean egingo dira, domeka gauean jaiak amaitu arte.

Zehazki, hauek dira aurreikusitako trafiko-mozketak: Sipiri kalearen eta Loroño kalearen arteko bidegurutzetik Garbiguneko biribilguneraino (Sabino Arana kale osoa), garajeen eta baimendutako ibilgailuen sarrerarako eta irteerarako bakarrik zirkulatu ahal izango dute herritarrek. Mozketa horren ondorioz, Akilino Arriola kalea ere, 1. zenbakitik elizaren biribilguneraino, itxi egingo da. Trafiko mozketa horiek gaur arrastian eta gauez izango dira, eta 28an, bihar arrastian, igande gauean jaiak amaitu arte.

Sopelatik Urdulizera joateko bide alternatiboak hauek izango lirateke: Loroño kaletik, semaforoetan ezkerretara biratu Sipiri kalerantz, Zapatari-etxe kaletik, Artadi kaletik eta Zaldukanpo kaletik Garbiguneko biribilguneraino.Olabide kalea (Ospitaleko errepidea).

Urdulizetik Getxorantza joateko bide alternatiboa hau izango litzateke: Olabide kalea (sarbidea Garbiguneko biribilgunetik edo Ospitaleko errepidetik). Sopelara autoz etorri gura dutenei Loroñoko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen zaie (Zabalbide kaleko 73. zenbakiaren parean). Hala ere, jaiegunetan Sopelara etortzeko garraio publikoa (MetroBilbao bereziki) erabiltzea gomendatzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun