Eraso sexista jasan du emakume batek Sopelako jaietan

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 4a, 12:28

Erasoa Jauregizar plazan izan zen.

Joan den zapatuan, ekainaren 29an, emakume batek Sopelako Jauregizar plazan eraso sexista bat jasan zuela deitoratu du Sugarri talde feministak. Horren aurrean, bere "haserrea eta amorrua" adierazi du eta "elkartasuna eta indarrezko besarkada" bidali diote erasotua izan den pertsonari. Hala, nabarmendu dute "ez dela kasu isolatu bat izan" eta autodefentsa feministaren hautua egiten dutela eraso horiei aurre egiteko. 

Sopelako Kuadrillak taldeak ere, erasoa gaitzetsi eta emakumeari elkartasuna adierazi dio. "Goraipatu beharra dago Sugarri Talde Feministak egiten duen lan nekaezina, ez soilik jaiei begira, baizik eta urte osoan zehar egiten dutena", seinalatu du. 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by SOPELAKO NESKA* GAZTEAK (@sugarri_sopela)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun