Doako soldadura ikastaroa egingo dute Sopelako 10 lagunentzako

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 8a, 11:41

Ikastaroa Leioako Iturriondo kalea 10eko 1. solairuan egingo dute.

Sopelako Toki Garapeneko Alorrak soldadurazko oinarrizko prestakuntza kurtsoa aurkeztu du aurten, 50 orduko iraupenagaz, % 100eko diruz lagunduta. 2024ko irailaren 9tik 20ra egingo da, Sopelako udalerrian erroldatuta eta langabezian dauden herritarrei zuzenduta, gizarte- eta lan-arloko prestakuntza jasotzeko eta enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzeko asmoz. Izena emateko azken eguna uztailaren 18a da.

Izen-ematea egin daiteke Sopelako udaletxean erregistro bidez edo egoitza elektroniko bidez. Plazak esleitzeko irizpideak dira izen-ematearen ordena eta emakumeentzat gordetako plazen % 40a. Ikastaroa Leioako Iturriondo kalea 10eko 1. solairuan egingo dute, metro geltokiaren ondoan. Irailaren 9tik 20ra izango da kurtsoa, astelehenetik barikura. Guztira 10 parte hartzaile egongo dira eta ordu kopurua 50 izango dira. Gainera, lanaldi kopurua 10 izan da.

Zalantzak eta informazio gehiago: empleo@sopela.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun