Sopelako Udalak Bideen Inbentarioen inguruko aurkezpen publikoa antolatu du uztailaren 17rako

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 12a, 12:05

Sopelako Udalak behin behinekoz onetsi du Landa Bide Publikoen Inbentarioa, Jabari Publikoko Ondasunen Udal Inbentarioan sartzeko. Eraztun Berdearen Kontseiluak proposatu zuen, eta bereziki Kiribile elkarte ekologistak, Sopelako landa-bide historikoak berreskuratzeko proiektu estrategiko gisa. Hau da, garai batean udalerriko zonaldeak lotzeko erabiltzen ziren bide tradizionalak. Gainera, Udalak aurkezpen publiko bat antolatu du datorren eguaztenean, uztailaren 17an, 18:00etan udaletxeko sarreran.

Bideen inbentario hori jendaurrean jartzeko epea hilabetekoa da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, ekarpenak eta alegazioak egin ahal izango dira. Hala ere, Sopelako Udalak, uztaileko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, alegazioak aurkezteko epea irailaren 30era arte luzatuko du, auzotarren parte-hartzea errazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun