Uztailean, Sopelako Udalak Barinatxe hondartzara sartzeko arrapalan konponketak egin zituen subsidiarioki, baina gerora egindako azterketek adierazi dute lanek bigarren fase bat beharko dutela. Hori dela eta, "segurtasun-arrazoiak" argudiatuta, Udalak ez du arrapala oraindik publikoari zabaldu.
Horrenbestez, arrapala ez dago oraindik erabilgarri, ez pertsonentzat ezta ibilgailuentzat ere. Hala ere, hondartzarako sarrera lehenago dauden eskaileretatik egin daitekeela gogoratu dute Udaleko iturriek.
Bigaren fasea
Lanen lehen fasea uztailean amaitu zituzten, baina egindako txosten adierazi du arrapala zabaltzeko "ezinbestekoa" dela bigarren fasea osatzea. Hala, lan guztiak Euskal Herriko Itsasertz Mugarteari dagozkio egitea, baina Sopeako Udalak jakitera eman duenez, orain arte ukatu egin du horrelakorik egingo duenik.
Azaldu dutenez, Udalari idatziz adierazi zion lanen lehen zatia burutuz gero, erakundeak berak hartuko zuela bigarren zatia egitearen ardura, baina ez da gertatu gaurdaino. Egoeraren aurrean, eta herritarren kezka nabariari irtenbidea emateko, Udalak lana egitea erabaki duela jakinarazi du.