Bizkaia Open txapelketako kanporaketak bizitzeko aukera izango dute sopeloztarrek, irailaren 8an

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 5a, 14:20

12:00etatik aurrera elkartuko dira kirolariak herriko udaletxearen aurrean. © Javier Mediavilla Ezquibela

Domeka honetan, irailaren 8an, trontzan, orga jokoan, lokotx bilketan eta harri-zulatzean arituko dira Sopelan ospatuko den Bizkaia Open txapelketan. Hala, 12:00etatik aurrera elkartuko dira kirolariak herriko udaletxearen aurrean.

Trontzan arituko dira Zihara Zabala-Iker Kalzada, Uxue Lejarcegui-Ander Larrucea eta Julen iturraspe-Ainize Perez; lokotx bilketan Ane Atxutegi eta Andrea Valenciano eta harrizulatzean Igor Benito, Edu Hidalgo, Eiharne Pardo eta Ismael Seoane.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun