Eramateko jakien establezimenduak jartzeko neurriak eguneratu ditu Sopelako Udalak

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 6a, 09:31

© SOPELAKO UDALA

Gaur egun, ugariak dira langela edo lantegi txikiak dituzten eta elikagaiak prestatzeko edo berotzeko aparatuak dituzten establezimenduak; eta elikagaiok ez dira lokalean bertan edo erantsitako gunean kontsumitzen. Hori guztia kontuan hartuta, Sopelako Udalak komenigarri ikusi du horiek arautzeko gutxieneko irizpide batzuk finkatzea.

Besteak beste, establezimendu horien komunen eta aireberritzearen inguruko xehetasunak zehaztu ditu Udalak. Hala, lokalean bertan kontsumitzen ez den establezimendu batean ez dago jendearentzako komuna jartzeko betebeharrik. Halere, lantokietako segurtasun eta osasun arloko gutxieneko xedapenak ezartzen du nahitaez jarri beharko dela langileentzako komuna. Aireberritzeari buruz, keak eta gasak izatekotan, horiek erauzteko, eroanbideen edo tximinien bidez egingo da, eta teilatua baino gutxienez 2 metro gorago aterako direla zehazten da.

Informazio osoa, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun