Sopela Kosta Festeko jaialdiko jardueretan izena emateko epea irailaren 17an amaituko da

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 9a, 13:20

2020ko Kosta Festeko irudia. © KOSTA FEST

Irailaren 20tik 22ra, Sopela Kosta Fest jaialdia ospatuko dute beste behin. Hala, daborduko ikusgai dago ekintzen programazio osoa, hemen. Hamaikagarren urte honetan, natura, musika eta surfa berriro ere elkartuko dute eta surf, kayak-surf eta waveski lehiaketak nabarmendu dituzte ekintza nagusi gisa, besteak beste. Horiek Barinatxe eta Arriatera hondartzetan egingo dituzte. 

Antolatzaileek zehaztu dutenez, irailaren 17ra arte izango dute interesa dutenek jaialdiko ekintzetan parte hartzeko. Hala, parte-hartzaileen zerrendak izen-emateen ordenaren arabera itxiko dira. Izen ematea, hemen. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun